2014/08/21

MONDARRUEGO 2848 mt Ordesan...Bujaruelotik. 2014-08-11

Bart gauean ilargi betea Tramacastillan. Hain handia ikusten zen, bikoiztu egin zaigula...

Etxetik goiz atera ondoren, 8retarako prest gaude Bujaruelon. Ara hibaiaren gaineko zubia.


Hasteko Bujaruelo portura doan GRa jarraituko dugu. Guk bi ordu baino gutxiago beharko dugu bertara heltzeko.

 Beste aldean Otal arana geratzen da, Tendeñera mendiarekin.


Bide ederra eta oso animatua da, loraz beteta eta jende asko gora eta behera, asko zeharkaldia egiten eta beste asko Taillon aldera.

Gabietous mendiak lainopean daude. Altxatuko duela dirudi, baina egun guztian egongo dira horrela.


Elektrikaren txabola dagoen lautadan gaude eta han goian erdian daukagu Bujaruelo portua.


Portua baino metro batzuk lehenago, bide arrunta utzi eta eskuinera hartu dugu Gabietousen hormen azpitik. Hasieran terreno apur bat desorosoa da, baina berehala hartuko dugu bidezidor hobea. Hemendik aurrera, Tentes lepotik agertu den frantses talde bat bakarrik ikusiko dugu.

Hor atzean utzi dugu Bujaruelo portua. Beste aldetik(Gavarnie) berehala heltzen da horra.

La Escusaneta mendia daukagu parean eta, goian ezkerrean, agertzen da hartu behar dugun Forqueta de Gabietou estua.


Hemen gaude Forquetara igotzen. Ez da luzea, baina bai oso malkartsua.

Forqueta de Gabietou-n.

Forquetatik parean ikusten dugu gero jarraitu behar dugun "faja"-ren hasiera. Frantsesak bertan dihoaz.

Lehenbizi, harri arteko zeharkaldi gorabeheratsua egin dugu, Gabietouen azpian dagoen sakongune honetara.

Atzera begira, La Escusaneta mendia eta Forquetaren zuloa.

Jarraitu behar dugun Escuzana faja. Ordesako beste bat. Hau ezagutzeko gogoa genuen.


Fajan sartuta eta atzera begira, Forqueta oraindik ikusten dugu. Fajan, igoera eta jetsiera dexente egin beharko ditugu.



Faja guztia zeharkatu ondoren, Mondarruego-ren azpian dagoen sakongunera atera gara.

Hor dihoaz frantsesak lepora. Gailurra, lepoaren eskuinean daukagu, oso gertu.

MONDARRUEGO edo Punta Escuzana?(2848m).     Hemendik Torla, Ordesa eta 3000ko tontorrak ikusten dira, baina gaur ... , baterez.

Ordulaurden bat egin dugu tontorrean, ea behelainoak desagertu eta zerbait ikusten dugunaren zain, baina ez dugu sorterik izan eta beherako bidea hartu dugu berriz. Eskerrak aurretik ezagutzen dugula inguruko paisaia.

Fajara sartzera goaz. Kolore desberdineko mendiak daude.

Fajan. Berriz gora eta behera. Baina oso polita da.

Hiru bat metroko "destrepea" egiten.

Bujaruelo, mila metro beherago. Baina guri ibilaldi luzea geratzen zaigu jeisteko.




"Edelweis" ugari ikusteko aukera daukagu.

Fajaren zeharkaldia bukatu ondoren, Forquetara igotzen.

Azken begirada Escuzana fajari Forquetatik.

Forquetatik jeisten.

Bujaruelo edo Boucharo portura doan bidean. Gavarnie behelainoen azpian dagoela dirudi.


Eta horrela da. Bujaruelo portuan gaude eta behelainoak gure azpian geratzen dira. Aurrean, Pimené, Pic Rouge de Pailla, Astazou,...

Bujaruelora jeisteko GRa hartu dugu, eta gure aurrean daukagu portura joateko jarraitu dugun ibilbidea.

Igoerako ibilbidea berberetik jeisten. Otal, Tendeñera, Brazatos, Bacias.., ditugu aurrean.

Bujarueloko San Nicolás-era heltzen. Topera dago. Ibilbide gogorra eta ederra izan da. Berez, 1500 metroko malda-garaiera du, baina egin behar diren igoera-jetsiera ugariak batuz, malda-garaiera metatua askoz handiagoa da. Gustora gaude, Ordesako beste toki izkutu bat ezagutu dugulako.

Torlara itzultzerakoan, errepidetik gure gaurko Mondarruego ikusteko aukera daukagu. Ez dago gaizki...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina